Batxilergoa
Batxilergoa derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntzaren zati bat da eta bi ikasturte ditu. Zenbait modalitateren bidez garatzen da, modu malguan antolatuta dago eta, hala denean, zenbait bidetan, ikasleei prestakuntzarako dituzten asmo eta interesen araberako prestakuntza espezializatua eman ahal izateko edo batxilergoa bukatutakoan bizitza aktiboan sartzen laguntzeko.
Batxilergoaren xedea da ikasleei prestakuntza eta heldutasun intelektual eta gizatiarra ematea, ezagutza eta trebetasunak ematea, eginkizun sozialak garatu eta bizitza aktiboan erantzukizun eta gaitasunez sartzeko. Era berean, goi mailara iristeko gaitasuna eman nahi zaie ikasleei.
Alaitz institutuak hiru batxilergo modalitate eskaintzen ditu:
Zientziak |
Humanitateak eta Gizarte Zientziak |
Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza |