|
Unibertsitateen heziketa eskaintza UPNA-NUP UPV-EHU Mondragon |
IKASKETA ORIENTAZIOA
ORIENTATZAILEA:
Miren Azpirotz
Departamentu hau ondoko pertsona hauek osatutakoa da:
- Orientatzailea
- Pedagogia Terapeutikako irakasleak (heziketa premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko irakasle espezialistak)
- Esparru-irakasleak deitutakoak (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programetan -PMAR- aritzen diren irakasle espezialistak).
Une honetan, orientatzailea, eta bi esparru irakaslek osatzen dute institutuko orientazio departamentua.
Departamentuaren egitekoak honako lan-esparru hauetan gauzatzen dira:
- Ikasleen Aniztasunari arreta ematea, eta bereziki heziketa premia bereziak dituzten ikasleei
- Ikasketetan zailtasunak dituzten ikasleei laguntza eskaintzea
- Ikasketa nahiz lanbide ibilbideari buruzko informazioa eskaintzea ikasle eta gurasoei
- Tutoreekin batera Tutoretza lana finkatu eta koordinatzea
- Inguruko bestelako heziketa, osasun eta gizarte- erakundeekin harremana eta elkarlana izatea