Historia pixka bat
Alaitz institutua 1995an sortu zen, Nafar Gobernuak egindako Foru- Agindu baten bidez. Foru-Agindu hura D eta G ereduak bereiztera zetorren, ordura arte bi ereduak -euskara hutsezkoa eta gaztelaniazkoa- ikastetxe berean ematen baitziren. |
![]() |
![]() |
Eraikin hartatik ateratakoan, eta Alaitz institutua egin bitartean, Sahats eskolan atondutako gela batzuetan kokatu gintuzten urtebetez. 1995-96 ikasturtea izan zen hura. |
1996-97 ikasturtean institutu berrira etorri ahal izan ginen, baina artean eraikuntza txikiegia zenez -eta ikasle-irakasle kopurua jada dezente handia- talde batzuk alaitz eskolako gela batzuetan kokatu behar izan ziren, institutuari beste adar bat gehitzen zioten bitartean. Egoera horretan bi urtez iraun genuen. |
![]() |
Behin handitze-lanak amaitu zirenean, 1999an alegia, Alaitz Institutuak orain ezagutzen dugun eraikinean hasi zuen bere ibilbide berria, gaur egunera arte.
|