• musika1
  • teknologia
  • p5250251
  • polikiroldegia
  • areto_nagusia
  • biologia
  • informatika2

Gure ikastetxea

 

 

Heziketa eskaintza

 

 

Idazkaritza

 

 

Komunitatea

 

 

Ikasleentzako baliabideak

 

DBH 1         DBH 2        DBH 3       DBH 4         Batxilergo 1         Batxilergo 2

 

MATRIKULAZIOA

Azken eguneratzea: Asteartea, 16 Maiatza 2017

2017-2018 IKASTURTEA

  BERTAKO IKASLEAK

Ekainaren 12tik uztailaren 5era

(deialdi berezirako ikasgairen bat utziz gero, ekainaren 23tik uztailaren 5era)

IKASLE BERRIAK

Ekainaren 12tik 28ra

(deialdi berezirako ikasgairen bat utziz gero, ekainaren 23tik 28ra)


Jendaurreko arreta ordutegia matrikula garaian:

Ekaina: 9:00tik 14:30 arte

Uztaila: 9:00tik 12:00 arte

Informazio gehiago

Martin Azkarate, saritua izan da

Azken eguneratzea: Azteazkena, 03 Maiatza 2017

Berri pozgarri bat adierazi nahi dizuegu. 4. DBH-ko ibilbide humanistikoko gure ikaslea den Martin Azkaratek 2017ko  "Olimpiada del mundo clásico" delakoan,nafarroa mailan,saria irabazi du "Cuéntalo tú" atalean. Zorionak Martin. Lan bikaina.

Martin Azkarate, 5.a ezkerretik hasita.

Jarduera Fisikoko irtenaldia

Azken eguneratzea: Azteazkena, 29 Martxoa 2017

Batxilergoko 2. mailako Jarduera Fisiko ikasgaiaren bidez 2 eguneko irteera antolatu genuen. Martxoaren 16tik 17ra arte. Gure asmoa Beriain mendira igotzea eta hurrengo egunean Urderrara joatea. Honekin batera mendizaletasun grina sortaraztea.

Eguraldi bikaina izan genuen eta mendiaz pila bat gozatu ginen. Ikasleen jarrera ere ezin hobea izan zen. Eskertzen da.

 

Gehiago irakurri...

Telefono eta fax zenbaki berriak

Azken eguneratzea: Ostirala, 10 Martxoa 2017

Komunikazio sarearen berritzearen ondorioz, telefono eta fax zenbakiak berritu behar izan ditugu. Hona hemen gure kontaktu zenbaki berriak:

TELEFONOA: 848431190

FAXA: 848431199

Memoriaren bideak

Azken eguneratzea: Asteartea, 20 Abendua 2016

Abenduaren 15 eta 16an,  Alaitzeko 1. Batxilergoko Giza eta Gizarte Zientzietako ikasleak Oloron aldean (Frantzian) egon ziren, Las Rutas de la Memoria izeneko mugaz bestaldeko hezkuntza proiektuan parte hartuz.  Horrela, ikasleek zein irakasleek aukera izan zuten Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz exiliora joan ziren pertsonen esperientziara hurbiltzeko.  Mugaz bestaldekoekin ditugun lotura historikoak probestuz, proiektu honekin Exilio errepublikarraren memoria, Deportazioarena zein nazien kontrako Erresistentziarena transmititu nahi izan zaie ikasleei. Bertzeak bertze, Gurs konzentrazio eremua bisitatu zuten, non milaka errefuxiatu espainiar zein naziek atxilotutako milaka judutar egon ziren. Honekin batera, gaur egunean errefusiatuen zein migranteen aurrean gertatzen ari diren giza eskubideen urraketekin ikasleen jarrera kritikoa bultzatu nahi izan da. Jarduera hau Nafarroako Gobernuaren Bakea eta Elkarbizitza Sailak antolatu zuen eta Iturramako bertze ikasle zein irakasleekin batera egin zen.

Azpikategoriak

Kontaktua

Helbidea: Iruñea etorbidea 18 B (31010) Barañain

Telefonoa: 848431190

Fax: 848431199

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.