alaitz b.h.i.

tituluen eskaera

dbh


           
Derrigorrezko bigarren hezkuntza gainditu duen ikasle orori etapa honetako titulua (papera) ematen zaio. Titulua hartzeko ez da ezer ordaindu behar eta ez da ezer berezi egin behar hartzeko; institututik deituko zaio ikasle bakoitzari titulua hona iristen denean. Tituluak gainditu eta hurrengo urteko otsaila aldean ailegatu ohi dira.


batxilergoa


           
Edozein modalitateko batxilergoko titulua eskuratzeko eskaera formala egin behar da institutuko idazkaritzara. Nahiago baldin baduzu, inprimakia hemendik bertatik har dezakezu, baina, kontuz, datuak betetzerakoan; zure nortasun agirian agertzen diren bezalaxe bete! Bestela eskaerak ez du eta balio. Inprimakia bete ondoren, sinatu eta institutura ekarri.

inprimakia - impreso

 

portada