Barañain (Nafarroa)
Barañain, Iruñeko erdigunetik oso hurbil dagoen herria da.
Datuak:
| azalera: | 4'31 km² |
| altuera itsasoaren gainetik: | 450 m |
| biztanle kopurua: | 22.000 inguru |
Geografikoki, Barañain, Iruñea bezala, Arga ibaiaren gaineko terrazan kokatzen da. Administratiboki 1985.era arte Zizur zenaren barruan zegoen baina handik geroztik udala independientea da.
Biztanleria
gorakada handia eta azkarra izan du azken urteotan. 1960. urtean Barañain
herri txikia eta nekazaria zen, 66 biztanlerekin, orain berriz 22000ra heldu
da.
Etengabeko hazkunde hau 70eko hamarkadan suertatu zen industri prozesuaren hastapena
eta garapenarekin batera. Barañain ondoan Landaben industrialdea sortu
zen, eta honekin batera etxebizitzen beharra. Dena den, Barañaingo bilakaera
urbanistikoa 80 eta 90eko hamarkadan jarraitu da. Egoitz gunea edo hiri bezala
sortu arren, badauka herri baten nortasuna, arlo ezberdinetan nabarmentzen dena.
Zerbitzu publikoak oso garatuak daude: eskolak, osasun etxea, polikiroldegia,
kiroletako instalazioak, musika eskola, kultur etxea,...